sábado, 4 de febrero de 2012
Zein eremuetan arituko zara zu?
Zein eremuetan arituko zara zu? Galdera honi, gaur eta orain, erantzun bat ematekotan, hezkuntza formalean arituko naizela esango dut. Momentuan, nire ametsa ikastetxe bateko irakaslea izatea da. Horretarako heziketa egokia jasotzen ari naizela uste dut, hezkuntza formalerako bideratuta baitago Haur hezkuntzako Gradua. Irakasle bezala, nire nahia eta utopia metodologia ezberdinak kontrolatu eta gero, nik izango dudan ideologi horrekin lan egiteko aukera izatea da. Hala ere, esan beharra daukat, hezkuntza ez formalaren eremuari begira ere, ateak irekita ditudala. Bizitza honek, hainbeste bira ematen dituenez, nork daki, agian hezkuntza ez formalean gustura aritzeko aukera izango dut. Dena den, hezkuntza formalean edo ez formalean, egiten dudana gustuko izatea da nire igurikapena eta nire utopia. Hezkuntza munduan, gustura sentitzea eta gustura aritzea da nire helburua, nirekin daudenei eta denon artean, bai haurrak bai helduak, bai ikasleak bai irakasleak, guztion artean harreman ona sustatu eta ikasketa on bat jasotzeko. Beraz, hori izango litzateke nire erronka.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario